miércoles, 11 de mayo de 2011

BALIABIDEEN GIDA

Egile tresnak

  
Zer dira egile tresnak?

Egile tresnak ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazioak dira. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera izango litzateke. Beraz, argi esan dezakegu oso tresna baliagarria dela hezkuntza mundurako, eta zehatzago irakasleentzat. Hauen bidez, jarduerak sortu, antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu... ditzakegularik.

Egile tresna ezberdinak aurki ditzakegu, hala nola; Contructor, Ardora, Cuademia 2.0, Egile, Hot Potatoes, Jclic, etab.

Ondoren, guk aukeratutako egile tresna azalduko dizuegu, Ardora delakoa.  Gainera aukera izan dugu programa jeisteko eta benetan programa oso hurbiletik ezagutzeko.

WebArdora.net
         
        Ardora irakasleentzako informatika aplikazioa da, edonork bere ikasleentzako html formatuan  nahi dituen ariketak sortzeko aukera ematen duena.

Ardorarekin, 45 ariketa ezberdin baino gehiago sortu daitezke, hizki zopak,  ordulariak, panel grafikoak, gurutzegramak… Honez gain, 10 multimedia orrialde desberdin baina gehiago: galeriak, irudien zoom-ak edo panoramikak, mp3 irakurgailuak, etab.
Irakasleak ariketako elementuetan bakarrik zentratu behar du eta ez lanketa informatikoan.

Ardora eleaniztuna da, eta ez du behar gehigarririk instalatzea hizkuntza aldatzeko, “Hizkuntza” atalean zurea aukeratzearekin nahikoa da. Egun, hizkuntza asko hautatzeko aukera dago, hala nola; gailegoa, katalana, euskara, gaztelania, portugesa, errusiera, errumaniera, aragoiera, asturianoa, ingelesa edo frantsesa.

Ariketako bat sortzeko, formulario sinple bat bete eta Ardorak sortuko du web orria eta beharreko fitxategi berria.

Galdera sorta honetan, ze ariketa mota sortu nahi dugun, koloreak, diseinua, ariketa egiteko denbora... zehaztu beharko ditugu. Gainera aukera ematen digu ere, ariketa amaitzean guk eman nahi dugun mezua jartzeko gure ikasleei edota ariketa egiten duen edonori.

Adibidez ariketa osoa ondo egitean horrelako mezua jarri dezakegu: Zorionak! Primeran egin duzu!  Edota gaizki egiten dutenean; Animo, saiatu berriro!

Beraz, ikusi dezakezuen bezala ikasleak motibatzeko eta ariketak egiteko beste modu bat da. Guk  aukera izan dugu Ardora programarekin ariketa bat sortzeko eta aipatu beharra daukagu, alde batetik, irakaslearentzat  maneiatzeko programa erreza dela eta bestalde, oso dibertigarria dela modu ludiko baten bidez ikasten dutelako haurrek. Betidanik, errezago izan da gauzak modu dinamiko batean ikastea, modu teoriko batean baino, edo ez?

Azkenik, hementxe jartzen dizkizuegu egin daitezkeen jardueren adibide batzuk.








    lunes, 18 de abril de 2011

    Webquest-a

    Hau da gure webquesta, izenburuak dioen bezala lurralde desberdinei buruzkoa.

    Ea gustatzen zaizuen!

    Ondo izan

    lunes, 11 de abril de 2011

    Webquest gure proiektu berria

    Kaixo lagunok! Zer moduz doa astelehen goiza? Pixka bat gogorra ezta?  Bueno animo guztioi, Aste Santutako oporrak hementxe ditugu eta.

    Aurreko astean, talde bakoitzak gure aldizkaria aurkeztu genuen eta egia esan oso lan politak ikusi ziren.

    Gaur berriz, proiektu berri batekin hasi gara, Webquest-arekin hain zuzen ere, eta itxura ona duela esan behar dugu.

    Beno ba animo guztioi lan honekin eta hemendik bi astetara ikusiko ditugu emaitzak! Ea aurrekoak bezain politak irteten diren!

    Ondo izan! 

    martes, 5 de abril de 2011

    Berrikuntzekin heziz aldizkaria



    Aldizkaria landu ondoren, honako ONDORIO hauek atera ditugu:
    Teknologia berriek gero eta garrantzi gehiago dute gure eguneroko bizitzan: lanean, asialdian… gauza berriak sortzen eta beste batzuk aldatzen doaz, eta horrek ere gizartean aldaketa bat eskatzen du. Gizartea era berri honetara egokitu den bezala hezkuntza ere aldaketa horretan murgildu beharko da, eskola gizartearen islada bat delako.
                 Lan honen bidez teknologi berrien inguruko hainbat programa eta baliabide jaso ditugu. Baliabide hauek eskolan ikasleekin eta irakasleekin erabili daitezkeen materialak dira (blog bat nola sortu, teknologia berriak nola sartu gelan, behar bereziei nola erantzun teknologi berriak erabiliz… ) gainera hezkuntzan aplikatzen diren zenbait proiekturen berri ere ikusi ditugu esaterako: IKT, Eskola 2.0, Ikasys, Web 2.0…
                Jarraian, lan honetan jasotako informazioari eta egindako lanari esker, hausnarketa sakon bat egitea lortu dugu, eta hauek izan dira atera ditugun ondorio nagusiak:
    • Teknologia berriak gero eta lehenago txertatzeko beharra: lehen aipatu dugun bezala teknologi berriek gure eguneroko bizitzan gero eta garrantzi gehiago dute. Horregatik, gure ustez ikasleek txikitatik hasi behar dira kontaktuan jartzen eta murgiltzen mundu honetan. Ikasteko eta irakasteko modu desberdin bat delako eta etengabeko berrikuntzak dauden gizarte batean aurkitzen gaudelako.
    •  Irakasleen formazioa: irakasleen formazioa beti izan da eta izango da garrantzitsua eta beharrezkoa; eta arlo honetan zer esanik ez. Gaur egun irakasle asko daude mundu hau ezagutu ez dutenak edo kontaktu eskasa izan dutenak. Horregatik, garrantzitsua izango da irakasleei formazioa eskaintzea, hauek motibatzea, eta material egokiak prestatzea gai honetan pixkanaka-pixkanaka txertatzen joateko.
    • Baina ezinbestekoa ikusten dugu ere alde praktiko bat bultzatzea ikusitakoa ondoren, ikasgelan aplikatu ahal izateko.
    • Behar bereziak erantzuteko eta integrazioa bultzatzeko tresna egokia:  orain arte emandako hezkuntza ez da ikasle askotara ailegatzen. Horregatik modu honen bidez, aukera paregabea daukagu hezkuntza bereziak dituzten ikasleekin lan egiteko.     Dakigun bezala, maila ezberdinetako ikasleak izango ditugu eta hauei egokitu daitezke ariketak, adb. Abesti bat ipintzetik, hegaztien dokumental bat aurkitzeraino.
    •  Eskolaren inplikazioa beharrezkoa eta honen ondorioak: profesionalen eta eskola osoaren inplikazioa eta koordinazioa funtsezkoa izango da lan hau martxan jartzeko.
    • Teknologia berriek ekartzen dituzten zailtasunak: aldaketa guztiek onurak eta zailtasunak ekartzen dituzte. Alegia, kasu honetan hainbat zailtasun aurkitzen ditugu, hala nola, arazo teknikoak.
    • Eskola ekonomikoki ondo egotea: materialak erosi ahal izateko edota pertsona espezifikoa kontratatzeko dirua edukitzea.